Kaixo, ongietorriak!! Welcome!!

jueves, 25 de febrero de 2010

Tim O´Reilly

Tim O´Reilly 1954n jaio zen Corken, Irlandan. O´Reilly Media deituriko editorialaren fundatzailea izan zen eta gaur egin editorialaren presidentea da. Software askearen bultzatzailea da eta Web 2.0 kontzeptuaren egileetariko bat. Perl deituriko “hizkuntzaren” garapenean ere parte hartu du.
O´Reilly literaturan izan zuen interesa eta lizentziatua bihurtu zen Harvardeko Unibertsitatean 1975ean. Geroago, informatikaren arloarekiko jakin-mina sentitu zuen eta arlo horri buruzko zenbait liburu argitaratu ditu bere argitaletxe pertsonalean.

Aurkitu dut interesgarria iruditu zaidan bideo mots bat, O´Reillyek azaltzen du nola etorkizuna jadanik hemen dago baina soilik bakar batzuk etorkizun hori ikusteko gai direla, haiek, noski, horietako batzuk izanik.


Bideo honetaz gain, webgune hau topatu dut eta, nahiz eta pixka bat luzea izan, interesgarria delakoan hemen uzten dizuet. "Tendencias de Web 2.0 aplicadas a la educación en línea" du izena orriade honetako textua eta azaltzen du alde batetik zer den Web 2.0 eta beste alde batetik nola erabili ditzakegun 2.0ren baliabideak hezkuntzan irakasleon eta ikasleen ikaste prozesua hobetzeko.

Azkenik, Web 2.0ri buruzko mapa kontzeptual bat ipiniko dut, O´Reilly Median egin zen konferentzia batean sortu zuten:

lunes, 22 de febrero de 2010

Web 3.0

Web 3.0 kontzeptu berria da. Web semantikoa askok diotenez. Azken batean Web erabileraren eta bilakaeran aurrerapausu bat da. Bideo honetan ondo azaltzen da zer den:




Gai honi buruzko artikulu interesgarri bat topatu dugu, irakurtzeko hemen dago.

domingo, 21 de febrero de 2010

Web 2.0



Web 2.0 web-ean oinarritutako zerbitzuen bigarren belaunaldi bat deskribatzen duen terminoa da. Interneten bidezko lankidetzari, elkarreraginari eta erabiltzaileen arteko edukien trukaketari garrantzi handia ematen dio.
Web 2.0 Web 1.0ren garapenari esker sortu zen. Web 1.0 denok ezagutzen dugun web tradizionala da. Honetan, informazioa “siteetan” sortzen zen editore eta webmasterren esku eta informazio hori “site” horren erabiltzailek jasotzen zuten. Web 2.0an aldiz, informazioa erabiltzaileek sortzen dute era zuzenean edo zeharkakoan eta era ezberdinean “siteen” artean elkarbanatua izaten da.
Interneten bidez lan egiten duten enpresen helburuak ere aldatzen ari dira, pertsonak lotzea edo informazioaren trukaketa ahalbidetzea bilatzen dute, beraz, erabiltzaileek gero eta garrantzi gehiago hartzen dute, haien ideiak, iritziak, bideoak, abestiak etab. adieraziz mundu osorako.
Guzti honek zenbait ondorio ditu:
· Komunikabideetan: Orain edonork eman dezake informazioa, ez soilik komunikabide tradizionalen zuzendariek, beraz, demokratizatzen da informazioa.
· Publizitatean: Publizitatea gizartearen artean zabaltzea zailagoa da hainbeste mikromedio egoteagatik. Adibidez, orain dela urte batzuk iragarki bat telebistan jartzean jende askok ikusten zuten, baina gaur egun, jendea mikromedio ezberdinetan sakabanatuak daudenez, zailagoa da guztietara heltzea. Beste alde batetik, publizitatea dagokion tokian kokatzea errazago bihurtzen da, esaterako, txakurrei buruzko blog batean txakurren janariari buruzko iragarki bat kokatzea. Amaitzeko, erabiltzaileek produktu bati buruz iritzi onak/txarrak eman dezakete, produktu baten publizitate ona/txarra eginez.
· Informazio zehatzagoa: Mikromedioetan gai konkretu baten inguruan informazio oso zehatza ematea posible da. Komunikabide tradizionaletan aldiz, ezinezkoa da.
· Interneten erabilera masiboa eta erabiltzaileen boterearen handitzea. Kalitatea eskatu ahal dute eta informazioa eskaini edo jaso era erraz batean.
Nire ikuspuntutik, Web 2.0 abantaila handiak eskaintzen digu Interneteko erabiltzaileei.
Lehenik eta behin, ikaragarria iruditzen zait nola tokian-tokiko informazioa ziztu bizian munduko edonon dagoen pertsona baten begietara heldu ahal izatea; globalizazioaren ikur argia.
Beste erabiltzaileen informazioa jaso ahal izatea eta gurea ikustarazi ahal izatea garrantzi handikoa da zeren modu honetan telebistak, irratiak eta azken batean komunikabide tradizionalek ikustarazi nahi digutenaren aparte, beste iritzi eta ideia batzuetara heldu ahal gara. Eragozpenak ere baditu, informazioa askotan egiazkoa edo zehatza ez delako, beraz Interneten ikusten dugun informazioaren etengabeko sailkapena egin behar dugu.
Sare sozialei dagokienez, alde batetik onak direla uste dut adiskideekin kontaktuan egoteko eta aisialdirako, baina beste alde batetik arriskutsuak direla ere uste dut askotan informazio pertsonala jende askoren eskutan dagoelako.
Azkenik, hezkuntzari dagokionez, Web 2.0 izatea abantaila asko eskaintzen digu beste irakasleen informazioa, aktibitateak etab. konpartitu dezakegulako adibidez, baina lehen esan dudan bezala, informazioa beti sailkatu behar dugu.