Kaixo, ongietorriak!! Welcome!!

miƩrcoles, 26 de mayo de 2010

Egunerokoa (10/05/17)

Gaurko saioan ez naiz egon atzerrian nengoelako.

Egunerokoa (10/05/10)

Gaurko saioan, teknologia berriak nola hezkuntzan txertatu ahal ditugun ikusi dugu. Hezkunta gizartearen eskakizun berriei erantzun behar duenez, eta gizartea teknologia berriekin batera garatzen ari denez, ezinbestekoa da hezkuntzan teknlogia berriak txertatzea.
Hiru esparru nagusitan daude presente adibidez unibertsitatean: administrazioan (GAUR), ikerkuntzan eta irakaskuntzan (gero eta gehiago).
Bestalde, curriculumean ere agertzen dira: konpetentzia digitala.
Dena dela, lehenago esan bezala, teknologia berri hauekin, ikaste-prozesua eta metodologia aldatu behar dira, bestela, nahiz eta aparatuak politak, modernoak, eta oso garestiak izan, hezkuntza ez dute hobetuko.
Beraz, baliagarriak izateko ondo erabili behar ditugu eta gure lana haiei egokitu.

domingo, 23 de mayo de 2010

Animals in the farm

1.kontestualizazio didaktikoa
Landuko dugun arloa: Ingelesa lantzeko prestatu dugu lana.
Ikasleen maila: 1. ziklora bideratuta dago gure lana, bigarren mailara hain zuzen ere (7 urteko ikasleak). Animaliak bigarren mailan ikasi ohi dira, ingeleraz hitz egiten dugularik, noski. Horregatik gure Power Pointa maila honetan lantzeko aproposa dela uste dugu. Nahiko Power Point sinple eta argia da, beraz, ikasleek ulertzeko arazorik izango ez dutela uste dugu.
Gaia: Animals in the farm (Baserriko animaliak) lantzeko prestatu dugu Power Pointa.
Landuko ditugu hainbat animalien izenak ingelesez. Behin animaliak gelan landu ditugula, informazioa guztiz barneratzeko proposaturik dago lana.
Egingo dugun materialaren funtzioa, edukiak eta prozedura: Esan dugun bezala, Power Point hau, ingeleseko gelan erabiliko dugu ikasleek zenbait animalien izenak guztiz barneratu ditzaten. Gelan animaliak landu ondoren eta gaiari bukaera emateko, adibidez, erabili daiteke Power Pointa. Ikasleak ebaluatzeko ere erabil daiteke, baina, esan dugun bezala, informazio berria guztiz barneratu dezaten erabiltzeko proposaturik dago lana.
Ebaluazioa: Lan honen bidez ebaluatu ahal dezakegu ea ikasle guztiek informazioa barneratu duten hala ez. Baita ere haien jarrera ariketarekiko ebaluatu dezakegu.
Behaketaren bidez ebaluatuko ditugu ikasleak.
2. diseinua
Informazioaren diseinua: Lanaren diseinua nahiko sinplea da, izan ere, ez dugu nahi ikasleen arreta galtzea. Horregatik, beharrezkoak diren irudi eta hitzak soilik erabili ditugu.
Aukeratu ditugun irudiak ikasleen gustukoak izango direlakoan gaude. Azken batean, ikasleen gustuko den zerbait prestatu nahi izan dugu, modu honetan, haiek motibatuagoak egotea lortuko dugu.
Ahotsaren tonua dela eta, saiatu gara ahots alaia ipintzen, izan ere, esan dugun bezala, haurrak motibatzen duen lana prestatu nahi izan dugu.

Interaktibitatea: Lehenengo eta behin, lanaren portada aurkituko dugu. Bertan saguarekin klik eginez gero ariketaren lehenengo orrialdera ailegatuko gara. Ikasleek bi irudien artean bat aukeratu beharko dute. Irudi zuzena aukeratuz gero, hiperbinkulo bat erabiliz Great diapositibara helduko dira. Gaizki klikatuz gero, ordez, Oh, what a pity diapositibara helduko dira (hiperbinkuloei esker). Aipatu ditugun bi diapositiba hauetan (Great eta oh, waht a pity) hiperbinkuluak ere erabili ditugu ariketak aurrera egin ahal izateko. Halaber, bi diapositiba hauetan gure ahotsaz gain, soinua ere gehitu dugu.
Irudiei animazioak jarri dizkiegu ariketa txukunago gelditzeko. Hala ere, ez ditugu animazio bortitzak erabili, lehenengo diapositiban izan ezik (portada). Honetan bai, guk diseinatu dugu irudiaren norabidea Power Pointaren portadari itsura deigarri bat ipinteko.
Diapositiba batetik bestera pasatzeko saguarekin klik egin beharko dugu, eta ariketaren bukaerara ailegatzean, azken klika eginez gero, portadara itzuliko ginateke.

martes, 4 de mayo de 2010

Egunerokoa (10/05/03)

Gaurko saio teorikoan kurtso osoan zehar landutako zenbait kontzeptu eta ezagutza birpasatu ditugu. Nire ustez, garrantzitsuenak hauek izan dira:
- Gizartea IKTekin aldatzen doala eta eskola gizartearen parte denez aldatu behar da berarekin. Aldaketa hauek hainbat esparrutan eman behar dira: egitura fisikoan, baliabideetan, ezagutzak berreraikitzeko moduetan, ezagutzak konpartitzeko moduan, etab.
- Baloreak eta kultura ere egokitu behar dira IKTen mundura.
- IKTekin eskoletan ikaste-prozesua ezinbesteko garrantzia hartzen du eta emaitzari aldiz, ez zaio haibesteko garrantzia ematen.
- IKTak erabiltzen umeek ikasten dute aldi berean ikasgaiaren edukiak eta ordenagailuaren edo tresnaren erabilera.
- Umeek trebetasun berri bat lortuko dute IKTekin: informazioaren bilaketa, sailkapena, kudeaketa egiten ikasiko dute. Autonomoagoak izango dira eta aktiboagoak. Irakasleak aldiz, hainbeste transmisio lana egiteari utziko dio.
Gero bideo bat ikusi dugu non agertzen zen eskola tradizional bat. Bat batean, IKTak ipintzen dituzte eskolan baina metodologia berdina izaten jarraitzen du. Beraz, ondorio bezala, esan behar da teknologia berriak eskolan izateak ez du ezertarako balio metodologia aldatzen ez badugu.
Saio praktikoan aukeratutako gaiari buruzko aurkezpenak egin ditugu taldeka. Oso interesgarriak izan dira eta gainera aipatu dituzten interneteko orrialde asko apuntatu ditut bahar ditudanean erabiltzeko. Lan hau prestatzeko jarraitu dugun bidea oso aproposa iruditu zait zeren landu dugun teoriarekin bat doa.

Egunerokoa (10/04/26)

Gaurko saio teorikoan konparatu ditugu gaur egungo ikastetxeak eta gure garaiko ikastetxeak IKTen arloan. Nabaritzen da oso teknologia berriak eskoletan gero eta presentzia gehiago daukatela eta gero eta beharrezkoagoak bihurtzen ari direla. Adibidez nire kasuan, Lehen Hezkuntzako ikastetxean egon nintzenean informatika ikasgaia neukan, baina soilik joaten ginen ordenagailu zahar batzuen gelara eta “komekokos” edo marrazteko programa batekin jolasten genuen, hau da, denborapasa bezala hartzen genuen ordu horiek. Gero DBHn hasi ginen ordenagailuen atalak eta informatikaren arloko teoria ikasten eta zenbait aplikazio helburu erabilgarri bat barik erabiltzen. Gaur egun bilatzen duguna aldiz, teknologia berrien erabilera jakiteaz gain, IKTak ikasteko erabili eta bestelako jarrera izatea baliabide hauekiko da.

Saio praktikoan aurkeztu ditugu gure blogak taldeka. Oso interesgarriak izan dira talde guztien aurkezpenak nahiz eta bakoitzaren wikiaren antolaketa nahiko ezberdina izan. Asko ikasi dut lan hau egiten eta nire etorkisunerako oso erabilgarria izango dela pentsatzen dut zeren blogak eskaitzen dituen hainbat posibilitate ikusi ditut. Dudarik gabe, erabiliko dut bat baino gehiagotan nire ikasleekin.

lunes, 19 de abril de 2010

Konpartitzeko kultura

Kultura digitala konpartitzeko kultura da. Prozesu honen bidez lortu ahal dugu mugimendu hau sortzea:

• Informazioa interneten bilatu ikuspuntu kritiko batekin
• Lortzen dugun informazioa interpretatu, berreraiki eta hobetu
• Sortu dugun ezagutza berriro ere internetera igo beste pertsona batzuk ikusi ahal izateko

Garrantzitsua da jakitea guk ere autoreak garela eta idazten duguna baliogarria dela eta bestentzako erabilgarria izan daitekeela.

Teknologia berrien eragina eskolan

Gizartean gertatzen den bezala, eskolan ere kultura digitala sortuz joango da. Ezagutzak internetetik jasoko dute ikasleek, berreraikiko dituzte eta ezagutza horiek hobetu eta modu kritiko batean interpretatu eta gero, berriro ere bueltatuko dituzte internetera.

Memoria ez da hain garrantzitsua izango ikaste prozesuan. Ikasleek hainbat baliabide izango dituzte gauzak apuntatzeko edo ezagutzak modu argi batean antolatuak izateko, beraz aintzinean hainbeste garrantzia zeukan memoria inportantzia galduko du.

Aplikatuko den metodologia ere aldatuko da: irakaslea ez du hainbeste transmisio lana egingo, ikaslea izango da informazioa bilatuko duena eta antolatuko duena, irakaslearen papera, beraz, izango da ikasleari prozesu hori irakastea eta gidatzea.

Bukatzeko, beste ideia bat: ez da hain beste azken produktua baloratuko baizik eta ikaste prozesu osoa.