Kaixo, ongietorriak!! Welcome!!

viernes, 12 de marzo de 2010

Prometeus - Bideoaren iruzkina



Zein da bideoaren gaia?
Bideoaren gai nagusia zera da: teknologia berriek iraganean izandako eta orain eta etorkizunean izango dituzten garapen pauso nagusien azterketa zehatza.

Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?
Bideo hau ikusi eta gero gogoeta hauek egin ditzakegu:
Teknologia berrien etorkizuna pentsatzen duguna baino askoz hurbilago dagoela, hau da, gaur egun zientzia-fikzio bezala ikusten duguna eta orain dela urte batzuk ezinezkoa zela iruditzen zuena, urte gutxien barru errealitatea izango dela. Beraz, argi dago teknologia berrien garapen prozesua oso azkarra eta etengabekoa dela.

Suposatzen da bideoa teknologia berrietan adituriko pertsonek egin dutela, zeren dirudienez, gizartearen portzentaje handi batek, nahiz eta bere eguneroko bizitzan teknologia berrien aplikazio eta abantailaz baliatzen diren, teknologia berrien azken garapen pausotaz edo etorkizun hurbilean TT.BB.-etan egongo diren berritasunak asmatzeko edo susmatzeko ez dira kapazak. Beraz, esan dezakegu, nahiko ezezaguna dela gai hau gehienontzako.

Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Nire ikuspuntutik, nahiko irreala da: beharbada aipatzen dituen aldaketak egon, egongo dira, baina beranduago eta modu “motelago” batean, hau da, bideoan agertzen den moduan, badirudi bat-batean, 2015 urtean telebistak, egunkariak eta irratiak guztiz desagertuko direla eta mundu guztia izango duela ahalmena internet erabiltzeko eta teknologia berrien mundutik ibiltzeko. Beharbada ausartegia naiz hau esatean, baina ziur nago hori ez dela gertatuko.

Arreta deitu didan beste iragarpena “memoria, sentimenduak eta esperientziak konpartitzea posible izango dela” da. Baliteke memorian daukazun zenbait gertakizun, anekdota, ideia eta abar besteei kontatzea, baina esperientzia eta sentimenduak norbanakoena dira, nire ustez ezin dira konpartitu. Pertsona baten esperientzia eta sentimendu guztiak bere pertsonalitatearen eragile eta atal inportante bat dira, nahiz eta TTBBak asko garatu hori horrela izango da, besteek ezin izango dute zureak diren sentimenduak sentitu, eta gutxiago teknologia berrien bidez…

Bukatzeko, “las personas se convierten en lo que desean” entzun dut. Barregarria iruditzen zait holakoak entzutea. Pertsonak nahi dutena izango dira momentu konkretu batzuetan beharbada, baina gero “errealitatezko errealitatera” bueltatu beharko dira. Gainera, esaldi hau entzutean galdera bat egin diot nire buruari: Eta ordenagailurik edo nahi duten zeran bihurtzeko ahalmena ematen dieten tramankuluak ez duten pertsonek zer? Bururatu zait gizartea bi taldeetan banatuta. Gizartearen heterogeneotasuna handituko da.

Eskolak zerbait egin dezake?
Bai, noski. Askok diotenez, etorkizun hurbil batean (edo beharbada gaur egun ere), teknologia berriak erabiltzeko kapazak ez diren pertsonak analfabetoak kontsideratuak izango dira. Beraz, txikitatik ikasi beharko dute haien “funtzionamendua”. Gainera, ez dute soilik ikasi beharko nola funtzionatzen duten, hezkuntzan ikaste-prozesurako tresna bezala gero eta gehiago erabiliko delako.
Bestalde, ona izango litzateke gurasoentzako Teknologia Berriei buruzko zenbait kurtso edo aktibitate prestatzea, gaur egun askok ez daukatelako TTBBak erabiltzeko ahalmena. Hau positiboa izango litzateke bi aspektu nagusitarako: alde batetik aipaturiko “analfabetismo” horietatik ateratzen saiatzeko eta beste alde batetik, haien seme-alabak lagundu ahal izateko.

Eta guk, zer egin dezakegu?
Ba gu, eskola komunitatearen partaide izango garelakoan, ahalik eta gehien prestatu behar gara materia honetan, gero gure ezagutzak erabili ahal izateko ikastetxeetan.
Gure eskola garaian, gehienok ez genuen teknologia berrien presentzia handirik sumatu, beraz, adimena nolabait ireki behar dugu eta teknologia, informazio eta komunikazioaren esparru honetara egokitzeko.
Esan dugunez, teknologia berrien garapena etengabe eta oso azkar garatzen ari da, beraz, guk ere etengabeko formazioa edo prestakuntza izaten jarraitu beharko dugu “zaharkituak” ez geratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario