Kultura digitala konpartitzeko kultura da. Prozesu honen bidez lortu ahal dugu mugimendu hau sortzea:
• Informazioa interneten bilatu ikuspuntu kritiko batekin
• Lortzen dugun informazioa interpretatu, berreraiki eta hobetu
• Sortu dugun ezagutza berriro ere internetera igo beste pertsona batzuk ikusi ahal izateko
Garrantzitsua da jakitea guk ere autoreak garela eta idazten duguna baliogarria dela eta bestentzako erabilgarria izan daitekeela.
lunes, 19 de abril de 2010
Teknologia berrien eragina eskolan
Gizartean gertatzen den bezala, eskolan ere kultura digitala sortuz joango da. Ezagutzak internetetik jasoko dute ikasleek, berreraikiko dituzte eta ezagutza horiek hobetu eta modu kritiko batean interpretatu eta gero, berriro ere bueltatuko dituzte internetera.
Memoria ez da hain garrantzitsua izango ikaste prozesuan. Ikasleek hainbat baliabide izango dituzte gauzak apuntatzeko edo ezagutzak modu argi batean antolatuak izateko, beraz aintzinean hainbeste garrantzia zeukan memoria inportantzia galduko du.
Aplikatuko den metodologia ere aldatuko da: irakaslea ez du hainbeste transmisio lana egingo, ikaslea izango da informazioa bilatuko duena eta antolatuko duena, irakaslearen papera, beraz, izango da ikasleari prozesu hori irakastea eta gidatzea.
Bukatzeko, beste ideia bat: ez da hain beste azken produktua baloratuko baizik eta ikaste prozesu osoa.

lunes, 12 de abril de 2010
Netiketa
Netiketa terminoa interneten ibiltzeko proposatzen diren zenbait arau dira. Ez dira legeak eta ez zaizu ezer gertatuko arau hauek ez badituzu betetzen baina komenigarriak dira batez ere beste erabiltzaileak errespetatzeko eta internetaren erabilera errazteko. Orrialde honetan daukazue netiketa batzuk.
domingo, 11 de abril de 2010
Informazioaren gizartea VS Ezagutzaren gizartea
Hemen daukazue informazioaren gizartea eta ezagutzaren gizarteari buruzko testu interesgarri bat, eta hona hemen nire iruzkina:
Jakina denez, teknologia berrien garapena eragin zuzena dauka gizartearen esparru guztietan, ekonomian, hezkuntzan, politikan, harremanetan eta abar. Azken batean kultura ulertzeko era berri bat sortzen ari da, non informazioa berebiziko garrantzia hartzen du.
Informazioaren gizartean, badirudi informazioa izatea boterea ematen duela eta gure gizartearen ekintza gehienak bere inguruan egiten dira. Informazioa nolabait dena kontrolatzen du, informazioa sortzen duten pertsonen bidez, beraz, gizartea informazio horren produktua da.
Ezagutzaren gizartean aldiz, gizartea bera da informazioa sortzeko gai dena eta hori zabaltzeko, beraz informazioa gizartearen produktua bihurtzen da.
Ezagutzaren gizartea izatea eta kultura teknologikoa sortu nahi badugu, ezinbestekoa da hezkuntza. Teknologi berrienganako ikuspuntu kritiko bat izan behar dugu irakasleok eta aldi berean ikuspuntu kritiko hori zabaldu gure ikasleen artean. Ez dugu soilik teknologia berriak eskaintzen dutena onartu behar, baizik eta kritikoak izan behar gara: informazioa aukeratu, eta gure egoerara moldatu behar dugu, hau da, informazioa berreraiki behar dugu ezagutza lortzeko. Gainera, era honetan hasieran informazioa zena beste egoera ezberdinetan erabilgarria izango da.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)