Kaixo, ongietorriak!! Welcome!!

domingo, 11 de abril de 2010

Informazioaren gizartea VS Ezagutzaren gizartea

Hemen daukazue informazioaren gizartea eta ezagutzaren gizarteari buruzko testu interesgarri bat, eta hona hemen nire iruzkina:

Jakina denez, teknologia berrien garapena eragin zuzena dauka gizartearen esparru guztietan, ekonomian, hezkuntzan, politikan, harremanetan eta abar. Azken batean kultura ulertzeko era berri bat sortzen ari da, non informazioa berebiziko garrantzia hartzen du.
Informazioaren gizartean, badirudi informazioa izatea boterea ematen duela eta gure gizartearen ekintza gehienak bere inguruan egiten dira. Informazioa nolabait dena kontrolatzen du, informazioa sortzen duten pertsonen bidez, beraz, gizartea informazio horren produktua da.
Ezagutzaren gizartean aldiz, gizartea bera da informazioa sortzeko gai dena eta hori zabaltzeko, beraz informazioa gizartearen produktua bihurtzen da.
Ezagutzaren gizartea izatea eta kultura teknologikoa sortu nahi badugu, ezinbestekoa da hezkuntza. Teknologi berrienganako ikuspuntu kritiko bat izan behar dugu irakasleok eta aldi berean ikuspuntu kritiko hori zabaldu gure ikasleen artean. Ez dugu soilik teknologia berriak eskaintzen dutena onartu behar, baizik eta kritikoak izan behar gara: informazioa aukeratu, eta gure egoerara moldatu behar dugu, hau da, informazioa berreraiki behar dugu ezagutza lortzeko. Gainera, era honetan hasieran informazioa zena beste egoera ezberdinetan erabilgarria izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario