Kaixo, ongietorriak!! Welcome!!

lunes, 19 de abril de 2010

Teknologia berrien eragina eskolan

Gizartean gertatzen den bezala, eskolan ere kultura digitala sortuz joango da. Ezagutzak internetetik jasoko dute ikasleek, berreraikiko dituzte eta ezagutza horiek hobetu eta modu kritiko batean interpretatu eta gero, berriro ere bueltatuko dituzte internetera.

Memoria ez da hain garrantzitsua izango ikaste prozesuan. Ikasleek hainbat baliabide izango dituzte gauzak apuntatzeko edo ezagutzak modu argi batean antolatuak izateko, beraz aintzinean hainbeste garrantzia zeukan memoria inportantzia galduko du.

Aplikatuko den metodologia ere aldatuko da: irakaslea ez du hainbeste transmisio lana egingo, ikaslea izango da informazioa bilatuko duena eta antolatuko duena, irakaslearen papera, beraz, izango da ikasleari prozesu hori irakastea eta gidatzea.

Bukatzeko, beste ideia bat: ez da hain beste azken produktua baloratuko baizik eta ikaste prozesu osoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario