Gaurko saio teorikoan konparatu ditugu gaur egungo ikastetxeak eta gure garaiko ikastetxeak IKTen arloan. Nabaritzen da oso teknologia berriak eskoletan gero eta presentzia gehiago daukatela eta gero eta beharrezkoagoak bihurtzen ari direla. Adibidez nire kasuan, Lehen Hezkuntzako ikastetxean egon nintzenean informatika ikasgaia neukan, baina soilik joaten ginen ordenagailu zahar batzuen gelara eta “komekokos” edo marrazteko programa batekin jolasten genuen, hau da, denborapasa bezala hartzen genuen ordu horiek. Gero DBHn hasi ginen ordenagailuen atalak eta informatikaren arloko teoria ikasten eta zenbait aplikazio helburu erabilgarri bat barik erabiltzen. Gaur egun bilatzen duguna aldiz, teknologia berrien erabilera jakiteaz gain, IKTak ikasteko erabili eta bestelako jarrera izatea baliabide hauekiko da.
Saio praktikoan aurkeztu ditugu gure blogak taldeka. Oso interesgarriak izan dira talde guztien aurkezpenak nahiz eta bakoitzaren wikiaren antolaketa nahiko ezberdina izan. Asko ikasi dut lan hau egiten eta nire etorkisunerako oso erabilgarria izango dela pentsatzen dut zeren blogak eskaitzen dituen hainbat posibilitate ikusi ditut. Dudarik gabe, erabiliko dut bat baino gehiagotan nire ikasleekin.
martes, 4 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario