Gaurko saio teorikoan kurtso osoan zehar landutako zenbait kontzeptu eta ezagutza birpasatu ditugu. Nire ustez, garrantzitsuenak hauek izan dira:
- Gizartea IKTekin aldatzen doala eta eskola gizartearen parte denez aldatu behar da berarekin. Aldaketa hauek hainbat esparrutan eman behar dira: egitura fisikoan, baliabideetan, ezagutzak berreraikitzeko moduetan, ezagutzak konpartitzeko moduan, etab.
- Baloreak eta kultura ere egokitu behar dira IKTen mundura.
- IKTekin eskoletan ikaste-prozesua ezinbesteko garrantzia hartzen du eta emaitzari aldiz, ez zaio haibesteko garrantzia ematen.
- IKTak erabiltzen umeek ikasten dute aldi berean ikasgaiaren edukiak eta ordenagailuaren edo tresnaren erabilera.
- Umeek trebetasun berri bat lortuko dute IKTekin: informazioaren bilaketa, sailkapena, kudeaketa egiten ikasiko dute. Autonomoagoak izango dira eta aktiboagoak. Irakasleak aldiz, hainbeste transmisio lana egiteari utziko dio.
Gero bideo bat ikusi dugu non agertzen zen eskola tradizional bat. Bat batean, IKTak ipintzen dituzte eskolan baina metodologia berdina izaten jarraitzen du. Beraz, ondorio bezala, esan behar da teknologia berriak eskolan izateak ez du ezertarako balio metodologia aldatzen ez badugu.
Saio praktikoan aukeratutako gaiari buruzko aurkezpenak egin ditugu taldeka. Oso interesgarriak izan dira eta gainera aipatu dituzten interneteko orrialde asko apuntatu ditut bahar ditudanean erabiltzeko. Lan hau prestatzeko jarraitu dugun bidea oso aproposa iruditu zait zeren landu dugun teoriarekin bat doa.
martes, 4 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario